XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ikusi duzu, ba, Kostorbe, Erko orrek ez dakarkigula iñungo oker eta gaitzik,- Lizar'ak.

- Gaitzik... diozu, Lizar?

Ez al digu, aitzitik ere, oraindik palta zaigun zorion guzi ori ekarriko...!

Biar bertan noa Erko mutil martzal orrengana gauz eder guzi oyek obeto jakin nayean.

ERROMATARREN BILDUR

Ixillik egon zan, ordurarte, Altzi.

Etzeukan, ala ere, antzirik Basurdi'rekin arextixe izandako autu ura.

Atzo bertan jan bait zituzten alkarrekin, Txitxi-burruntzikoan, arkume-gazta ayek; eta jan-edan bitartean, lengoak oroiturik, euren asmo zitalak berritu.

Ala ba, bestei beren auzietan, patxaran entzun ondoren, altxa ta paketsu itxuran, bañan maltzurkeriz beterik barruan, onelaxe asi zan:
- Danak dakizute, emen ikusita, Erko au gizon berexia oso dugula.

Ez dut uste, ala ere, bere siñiste orrek iñungo arriskurik ekarri lezaigukenik.

Aitzitik ere, atsegin eta onurakor litzaigukela, deritzat neri.

Ba-liteke, Erko orrek beste berexgarririk izatea.

- Oraindik geyago,- Erbi'k.

- Eztakit, ba, nik.

Ba-dakizu, zugaitz guziak dituztela adar igarrak.

Eta eztagola akats gabeko gizonik ere ta...

- Ez, ez.

Bañan zerbait okerrik ikusi al duzu zuk gazte orretan...?, - Kostorbe'k.

- Oker-okerrik...!

Eztakit ba nik...

Ez al duzute zuek Txurrumurru'ra joaten maiz ikusten?

- Bai...

Ni Enbido'ko malkorran bizi naiz; eta maiz ikusten dut bai, arako bide artan... - Erbi'k.